XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

11. Eta beste honek, zer esan nahi digu?

A - Ganaduak ihes ez egiteko barrera bat topatuko duzula, autoz pasatzeko zabaltzeko eta gero berriro ixteko.

B - Seinale hau ez dago.

C - Trena baldin badator, barrera jaitsita egongo dela trena pasatu arte.

12. Badakizu zer esan nahi duten bata bestearen gainean jarrita dauden bi seinale horiek?

A - Ez.

Bi seinale bata bestearen gainean egotea ez da posible.

B - Bai.

Bidea oso labankorra dagoela, eta 40 km/orduko abiadura baino bizkorrago joanez gero, zartatekoa hartzeko arriskua dagoela.

C - Bai.

Irristatzeko arriskua dagoela eta ezin dela joan 40 km/orduko baino bizkorrago.

13. Eta bidegurutze batera iritsita, honelako marra bat ikustean zer ulertu behar duzu?

A - Ezin zarela aurrera joan marra horretan gelditu gabe.

B - Horrelako marrarik nik ez dut inoiz ikusi.

Ziur aski txirrindulari-lasterketa baten helmuga izango da.

C - Lasai-lasai joanda, inor ez baldin badator ez ezkerraldetik eta ez eskuinaldetik, aurrera jo ahal duzula.

14. Badakizu zer esan nahi duen seinale honek?

A - Zoologiko baten sarreran zaudela.

B - Kontuz ibiltzeko, basoko animaliak irten ahal zaizkizula bide erdira.

C - Seinale normal bat da, baina norbaitek orein bat marraztu dio erdian.

15. Azpiko seinale hauek ikusita, zer ulertu behar du auto-gidariak?

A- Aurrera edo ezkerraldera jo ahal duela, besterik gabe.

B- Ezin duela besterik gabe ezkerraldera hartu, lehendabizi eskuinaldera hartu behar duela eta gero zubi azpitik pasatu.

C- Ezin duela besterik gabe ezkerraldera jo, eskuinaldera egin behar dituela metro batzuk, eta gero hartu ahal duela ezkerretarantz.

Zer moduz, gidari?

Inori arriskurik sortarazi gabe bidera irteteko moduan al zaude?

Orain zuek prestatuko duzue testa.